XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hara! Eguzkia mendi-tartetik ateratzen ari zaigu! Egun argia, bizidun guztiari alaitzera datorkigu.

Gaua, berriz, sartalderantz ihes dagi.

Nik ere, mendi hauetatik nere lagunengana jatsi behar dut.

Zertarako dut nik, bakartasun honetan ikasi dudana? Hobe dut, beheko bizikide guztiei, hemen ikasi dutana azaltzea! Horretarako, haranera jatsiko naiz, eta jende guztiarentzat izango da nere agurrik maitagarriena! Agur bada zuek guztiontzat! Egun senti honen antzekoa izan nahi nuke! Eta bera bezala, dirdiratsu eta garbi, ixila eta errugabea, eta eguneroko berri ederraz, bizi den guztiarentzat, nere agurrik maitekorrena egitea! Oi! ¡Egun senti argi, garbi eta miragarri hori! Hi, egunaren Ama haizena! Ekar iezazkigun, hire alaitasunez batera, gure helburura doan bide zuzena aurkitzea, baita gure ekintzetan, ardura osoaz ibiltzea!.